Arkitekto batek proiektu bat aurkezten duenean, egin dituen planoak kontsultatzea posible da.
Auto bat erosten dugunean, kapota ireki daiteke edozein momentutan arazonren bat sortuz gero, edozein mekanikarik edo gidariak berak konpondu dezan.
Neofis Marketing Technologies-en garatzen eta erabiltzen ditugun software tresnak kutxa beltz misteriotsuak ez direla izan behar uste dugu.
Horregatik software libre eta kode irekiarekin egiten dugu lan.
Erabiltzen ditugun aplikazioek lizentzia libreak dituzte eta hurrengo lau eskubide hauek eskaintzen dituzte:
- Helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (0. eskubidea).
- Aztertu eta aldatu ahal izatea, bakoitzaren beharrei moldatzeko (1. eskubidea).
- Kopiatu eta banatu ahal izatea, besteei lagunduz (2. eskubidea).
- Hobetu, eta hobekuntza horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako (3. eskubidea).
Guzti honek kalitatezko softwarea hornitzeko aukera ematen digu, %100ean egokitutakoa eta, garatzeko eta jartzeko neurrigabeko prezioak dituzten lizentziarik gabe.
Software librearekin dugun konpromisua dela eta,
ESLE (Euskadiko software libreko enpresak)elkartea sortu dugu beste enpresa batzuekin batera.
Gaiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ondoren azaltzen diren estekak jarraitu itzazu:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Software_libre
http://es.wikipedia.org/wiki/C%C3%B3digo_abierto
http://eu.wikipedia.org/wiki/Creative_Commons
http://eu.wikipedia.org/wiki/GNU_GPL
